'Calle Sonora' ikus-entzunezko proiektuaren asmoa da zuzeneko musikaren magia jasotzea eta artistak ohiko testuingurutik aterata eszenatokorik gabeko eszenatoki batean jartzea. Duela gutxi, Banden Lehia musika txapelketaren finalean parte hartu zuen Azkoitiko taldeak. Guztira lau talde zeuden finalerako sailkatuta, eta bigarren sailkatu ziren azkoitiarrak. Sari horri esker, bideoklip profesional bat grabatzeko aukera izango dute aurrerago, baita, horren postprodukzio lanetarako ere.