Intsausti jauregiaren txoko guztiak ezagutzeko aukera, Ezkutuko Altxorrak bisita gidatuen baitan

Maxixatzen.eus 2018ko abe. 3a, 10:46

Datorren ostiralean, abenduan 7, Ezkutuko Altxorrak bisita gidatuen baitan, Intsausti jauregia doan bisitatzeko aukera izango da. 12:00etan, jauregiaren aurrean hasiko da bisita gidatua Juan Bautista Mendizabalen eskutik.

 

Datorren zubian bisita gidatua izango da Azkoitiko Intsausti jauregian. Azkoitiko Zalduntxoek Euskal Herriko ekonomian, artean eta kulturan eragin nabarmena izan zuen mugimendua ekarri zuten Frantziatik, Ilustrazioa. Xabier Munibe Peñafloridako konteak gidatua, Azkoitian izan zuen epizentroa mugimendu horrek, eta bere etxea zen Intsausti jauregia mugimendu guztiaren lekuko izan zen. Bisitan zehar etxe horretako txoko guztiak bisitatuko dira, bere garaian murgilduz, hots, XVIII. mendean eta ilustrazioan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide