'Azkoitiko 3 damatxo' taldea, V. Orbel Jokuetako txapelduna

Maxixatzen.eus 2018ko abe. 1a, 19:25

Parte hartzaileak eta aurkezleak, elkarrekin.

Gaur arratsaldean jokatu da V. Orbel Jokuetako finala, Elkargunean. Honako hiru talde hauek lehiatu dira: 'Malekoiko sorginak', 'Azkoitiko 3 damatxo' eta 'Ezdakiat'. Iazko lehiakide berdinek lortu dute aurtengoan ere Orbel Jokuek irabaztea.

 

Maite Kaperotxipik, Ixabel Jauregik eta Lurdes Jauregik osatutako 'Azkoitiko 3 damatxo' taldea izan da 30 punturekin, bigarren 'Malekoiko Sorginak' 19 punturekin eta 'Ezdakiat' taldea izan da hirugarrena 9 punturekin. Aurkezle lanetan Xabier Barquero eta Maite Alberdi aritu dira.

Guztira hiru proba egin behar izan dituzte lehiakideek. Lehenengoan euskal kulturako aurpegiak eman zaizkie eta parte hartzaileek argazkikoaren izen-abizenak asmatu behar izan dituzte. Bigarren proban, kaskoak belarrietan zituela taldekide batek abesti bat kantatu behar izan dute hitz bat emanda, eta beste taldekideek abestiaren izena asmatu behar izan dute. Azken proba, berriz, hitza pasa jokoa egin dute. Aretoa goraino bete da eta giro polita sortu da Elkargunean. Bertaratu diren ikus-entzuleen artean, gainera, kultur produktuak eta herriko tabernetan gastatzeko txekeak zozketatu dira.

Erlazionatuak

V. Orbel Jokuk, iruditan

Maxixatzen.eus 2018 abe 01 Azkoitia

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide