Aingeru eta Aizkibel kaleak lotzen dituen bidea berritu dute

Maxixatzen.eus 2018ko aza. 29a, 16:00

Bidea berrituta.

Zabaldu dute Aingeru eta Aizkibel kaleak lotzen dituen oinezkoen bidea. Izan ere, irailetik itxita egon da bidea, konpontze lanak egin direlako Isidro erretegi ondotik Baztartxo antzokiaren atzekaldera doan bidean.

 

Floreaga ikastetxera joaten diren Aingeru, Jausoro, Altzibar eta Txalon Erreka inguruko ikasleek asko erabili izan dute bidea eta aurrerantzean ez dute ezinbestean Correos aldetik sartu beharrik izango.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide