Araitz Etxaniz, Euskal Herriko Trikitilari Gazteen Txapelketaren finalean

Maxixatzen.eus 2018ko abe. 1a, 12:00

Araitz Etxaniz azkoitiarrak, Enaitz Alberdi azpeitiarrak lagunduta, bihar jokatuko du trikitilari gazteen finala, Zaldibarren. Guztira, sei bikote arituko dira Euskal Herriko XXVII. Trikitilari Gazteen Txapelketak emango duen txapelaren bila.

 

Zaldibarko (Bizkaia) Olazar pilotalekuan jokatuko dute finala, 17:30ean. Sei bikotek parte hartuko dute bertan, Etxanizek eta Alberdik osatutako bikoteaz gain, Legazpiko, Hernaniko, Astigarragako eta Villabonako trikitilariak arituko dira Zaldibarren.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide