Zozkatu ditu Maxixatzenek 'Etxeko saltsak' antzezlanerako sarrerak

Maxixatzen.eus

Zapatu arratsaldeko 'Etxeko saltsak' antzezlana ikusteko lau sarrera zozkatu ditu Maxixatzenek bere bazkideen artean, Udalaren laguntzarekin. Hona hemen irabazleen izen-abizenak:

 

Honako bi bazkide hauek eskuratuko dituzte sarrerak: Silvia Etxanizek eta Maite Kaperotxipik. Lehiaketan parte hartzeko erantzun zuzenak hauek ziren: Mikel Laskurain, Ane Gabarain, Aitziber Garmendia eta Aitor Fernandino.

Irabazleek Baztartxoko leihatilan jaso beharko dituzte sarrerak antzezlanaren egunean, 19:30ak baino lehen.

Asko izan zarete zozketan parte hartu duzuenak, eta mila esker guztioi!

Irabazleok, berriz, gozatu emanaldiarekin.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide