Mikel Elorzak txirrindularitza utzi du

Maxixatzen.eus 2018ko aza. 29a, 13:43

Mikel Elorza txirrindularia.

Mikel Elorza Pagaldai (Azkoitia, 1991) txirrindulari azkoitiarrak txirrindularitza uzteko erabakia hartu du. Bi urte profesional mailako taldeetan egin ondoren, sare sozialen bitartez eman du Elorzak bere erabakiaren berri. 

 

«Nire txirrindulari ibilbidea hemen bukatzen da. Eskerrak eman urte hauetan nirekin egon zareten guztoi», azaldu du Elorzak. Txirrindulari azkoitiarrak Amore&Vita talde italiarrean eta Inteja Dominican Cycling Team kontinental mailako taldean egin du azken urtea. Aurrez, Bidelan-Kirolgi, Gipuzkoa-Eki Sport eta Ampo talde euskaldunetan egin zuen bere ibilbidea. Aurrerantzean beste modu batean jarraituko du txirrindularitza munduan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide