Herriko erretiratuak festan murgildurik

Maxixatzen.eus 2018ko aza. 29a, 11:00

Plaza Ondo Jubilatuen Elkartea Jubilatuen Astea ari dira ospatzen, eta gaur, osteguna, bingoa izango dute. Txokolatada, Maria Lourdes Domenechek egindako bideoen emanaldia eta tute eta puntto txapelketa egin dituzte orain arte. 

Domenechen bideo emanaldiaren ondoren mokadutxoa egin zuen erretiratuek elkartean. Asteazkenean, berriz, tute eta puntto txapelketak egin zituzten. Tute jokoan Amparo Sayalero eta Julian Sanz nagusitu ziren finalean Jose Antonio Paredesen eta Angel Valorren aurka. Puntto txapelketan, berriz, Patxi Uzkudun eta Juan Ramon Juaristik irabazi zuten Jose Suduperen eta Jesus Osinalderen aurkako finala.

Argazkiak: Jesus Mari Alberdi eta Maxixatzen

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide