Errigorako saskiak banatzen hasiko dira bihar

Maxixatzen.eus 2018ko aza. 28a, 11:30

Errigorako saskiak gaur iritsiko dira Azkoitira eta banaketa bihar, azaroak 29, egingo dute Errigoraren Azkoitiko koordinatzaileek. Saskiak Berdura Plazako lokaletako batean, erakustokia egon denean, jasoko dituzte. Guztira 70 saski eskatu dituzte azkoitiarrek, 22 zuri eta 48 beltz.

 

Lokal horretan jaso beharko dira, 11:00etatik 13:00etara bitartean edota 17:30etik 19:30era. Egun eta ordu horietan saskia jaso ezin duenak, koordinatzaileei jakinarazi beharko die telefono edo helbide elektroniko bidez, eta beste toki eta ordu bat adostu beharko dute. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide