'Malekoiko sorginak', 'Azkoitiko 3 damatxo' eta 'Ezdakiat' taldeek jokatuko dute Orbel Jokuetako finala

Maxixatzen.eus 2018ko aza. 28a, 11:15

Iazko finalistak elkarrekin finala jokatu ondoren.

V. Orbel Jokuetako finala jokatuko da datorren zapatuan, abenduak 1. 'Malekoiko sorginak', 'Azkoitiko 3 damatxo' eta 'Ezdakiat' taldeek jokatuko dute Orbel Jokuetako finala. 17:00etan hasiko da azken proba, Elkarguneko Herriko Plaza aretoan.

 

'Piperrak' eta 'Ezdakiat' taldeek lehen hiru probetan 59 puntu bildu zituzten. Finalaren aurretik berdinketa hautsiko zuen proba egitekoak ziren hirugarren talde finalista nor izango zen erabakitzeko. Halere, 'Piperrak' taldeak uko egin dio finala jokatzeari, «konpromiso ezberdinak tarteko» ezingo baitute proban parte hartu.

Orbel-jokuetako hirugarren probako erantzun zuzenak hauek dira.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide