Orbel Jokuetako emaitzak hirugarren frogaren ondoren

Maxixatzen.eus 2018ko aza. 27a, 09:31

V. Orbel Jokuetako hirugarren probako zuzenketak egin ditu Maxixatzenek. Datorren zapatuan, abenduak 1, finala jokatuko da Elkargunean, 17:00etan. Bertaratutako ikus-entzuleen artean, gainera hainbat opari zozketatuko ditu Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak. 

 

Bi talde finalean dira —Malekoiko Sorginak eta Azkoitiko 3 damatxo—. Ezdakiat eta Piperrak taldeek, berriz, finaleko egunean proba bat gainditu beharko dute berdinketa hausteko eta finaleko hirugarren taldea zein den erabakitzeko. Hona hemen, beheko argazkian, hirugarren proba zuzendu ondorengo puntuazio taula:

Orbel-jokuetako hirugarren probako erantzun zuzenak hauek dira.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide