Bi aldiz murriztuko dituzte prezioak barraketan

Maxixatzen.eus 2018ko aza. 26a, 16:20

Sanandres jaiak direla-eta, barrakak Trenbidearen Zumardian daude kokatuta joan den astetik. Abenduaren 4ra arte egongo dira barrakak herrian eta bi umeen egun izendatu dituzte. 

 

Datorren asteazkenean, azaroak 28, eta abenduaren 3an —Euskararen Nazioarteko Eguna— izango dira umeen egunak barraketan. Egun horietan bidaia bakoitzak euro bat balioko du. Gainerako egun guztietan bidaia bakoitzak 1,80 euro balioko du.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide