Slaktius musika taldetik eratorritako musika taldea da Dunne taldea. Gorka Alcaldek —ahotsa eta gitarra—, Ander Francok —baxua— eta Gorka Francok —bateria— osatzen dute taldea. Stoner eta hardcore doinuak nagusitzen dira euren kantetan. Letren bidez hausnartzen dute gaur egungo gizartea eta mundua nola dauden. «Arima gabeko gizakiak, bulling-a eta inguruko kutsadura eta eliteen inguruko kritika» egiten dute.
Abenduaren 5ean, Durangon
Hurrengo asteazkenean, abenduak 5, Durangoko liburu eta disko azokan izango dira azkoitiarrak. 11:40ean Hegoa eszenatokian euren azken lana aurkeztuko dute.
Entzun Dunne taldearen musika, hemen.