EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIAREN KONTRAKO NAZIOARTEKO EGUNA 2018
Urtea hasi denetik Euskal Herrian Florentina, Maria Jose, Rejene, Sophia, Natalia, Maguette... beren gertuko gizonek erail dituzte. Iaz, 5 emakume gehiago. Duela bi urte xx emakume. Duela hiru urte xx. Zenbat urte gehiago igaro behar du jendarteak beste aldera begira?
Arazoa egiturala da. Bizi duguna terrorismo sexista da. Emakume izate hutsagatik, beste inolako arrazoirik gabe, sistema honek hiltzen gaitu. Horren aurrean ezin gara besoak gurutzatuta gelditu, arazoaren larritasunaz jabetzeko begiak irekitzea nahikoa da, datuei erreparatze hutsak agerian uzten du zer nolako sistemetan bizi garen: 2017an, Hego Euskal Herrian, egunean 19 salaketatik gora jarri ziren genero indarkeriagatik. Baina %90 inguru ez da salatu ere egiten.
Jendartearen ikuspegi binarioak, pertsonak bi genenerotan banatu gaitu, bakoitzari rol zurrun bat ezarrita. Biologia harturik oinarri, banaketa honek pertsonen bizi aukerak mugatzen ditu. Emakumeoi gure rola eta lekua zein diren erakutsi digute eta gure lekua bigarren maila batean koka dadin trikimailuz beterik dago sistema.
Esaterako, desiragarri moduan saltzen digute maitasun erromantikoa; eredu toxiko honetan, sufrimentua eta zeloak benetako maitasunaren adierazletzat hartzen dira. Erromantiko ezizenaren pean emakumeak anulatu, gizonaren aginduetara egokitu eta kasu askotan erailtzera iristen den maitasuna dugu honakoa.
Baina enakumeon militantziak agerian utzi du badirela emakume izateko aukera gehiago eta guk ez dugula ez guretzat, ez gure alaba, izeba, ama, amona zein lagunentzat bigarren mailako bizimodu hau onartuko. Ez dugula inoren menpe bizi nahi. Emakumeon aurkako erasoen historia luze honekin amaituko dugu. Antolatuta eta indartsu gaude: bat ukituz gero denok ukitzen gaituzte.