Dantzari txikiek alaitu dute igande goiza

Maxixatzen.eus 2018ko aza. 25a, 17:11

San Andres jaien baitan, dantzari txikien kalejira izan da gaur goizean herriko kaleetan. Kandiola eta Bizkargi dantza taldeetako dantzariek eta Txalkor taldeko txistulariek girotu dute igande goiza.

12:00etan, dantzarien eta musikarien bilkura egin dute Gaztenenean. Eta ondoren, kalejiran ibili dira, herriko zenbait gunetan erakustaldiak eginez.

  

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide