Herriko baserritarren eta Garapenean Bidelagun azokak egingo dira plazan, igandean

Maxixatzen.eus 2018ko aza. 23a, 12:30

Datorren igandean, azaroak 25, herriko baserrietako produktuen eta Garapenean Bidelagun azoka izango da, herriko plazan. Bolillo lanen erakusketa ere izango da, Kontzejupean.

 

Herriko hainbat baserrietako produktuen azokaz gain, Garapenean Bidelagun azoka ere egingo dute igandean. Guztira zortzi elkartek parte hartuko dute Garapenean Bidelagun azokan: Gazteak eta Garapena, Esku Bidez, Lumaltik, The Direct Help, Mundu Solidarioa Helburu, Bidezko Merkataritza eta Acoes elkarteak izango dira plazan. Azokaren asmoa da herritarrek Gobernuz Kanpoko Erakundeen lana eta proiektuak ezagutzea. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide