Pedro Muñoz omenduko dute XIV. Herri Lasterketan

Maxixatzen.eus 2018ko aza. 23a, 10:30

Raka Maraton elkarteak antolatuta, XIV. Herri Lasterketa jokatuko da bihar, zapatua, 16:30ean. Herriko plazan hasiko da lasterketa eta parte hartzaileek hamar kilometroko ibilbidea osatu beharko dute herriko plazan izango den helmugara iritsi aurretik.

 

200 lagun inguruk eman dute izena lasterketan parte harteko. Parte hartzeko gogoz dagoenak Herrikrosa.eus atarian egin daiteke online izen ematea; bihar lasterketa hasi aurretik ere eman ahalko da izena. 15:30etik aurrera, herriko plazan jarriko dute mahaia.

Omenaldia Pedro Muñozi

Lasterketa hasi aurretik Pedro Muñoz korrikalari azkoitiarra omenduko dute. Duela aste gutxi 10.000 metroko Euskadiko Txapelketa irabazi zuen Muñozek, eta garaipenagatik eta ibilbide osoan egindako lanagatik aitortza omenaldia jasoko du Azkoitia-Azpeitia Raka Maratoneko lagunen eskutik.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide