Ia 500 lagunek parte hartuko dute danborradan

Maxixatzen.eus 2018ko aza. 23a, 09:41

Bihar, zapatua, egingo dute helduen danborrada. Ia 500 lagunek parte hartuko dute aurtengoan, gazte kuadrilla batek talde berria atera baitu. Aldapa Lokaleko 40 gaztek euren taldea izango dute estreinakoz. Andramaixetan jantzi ohi duten kamiseta horia, galtza beltzak eta baserritar txapela jantzita aterako dira biharkoan Aldapa taldekoak.

 

Aurtengo danborradan guztira hamar talde aterako dira: Napoleoiak, Pilotariak, Ixkiturri Elkartea, Presoen Aldeko taldea, Floreaga Ikastetxeko gurasoak, Floreaga Ikastetxeko ikasleak, Xabier Munibe Ikastolako gurasoak, Xabier Munibe Ikastolako ikasle ohiak, Txintxarri Elkartea eta Aldapa Lokala.

22:00etan hasiko da danborrada, Baztarrikaldean. Handik herriko plazara abiatuko dira taldeak eta udaletxearen aurrean bizpahiru doinu jota, kalean behera joango dira. Plaza Berri zeharkatu eta Balda Plazan egingo dute bigarren geldialdia. Handik Julio Urkixora joango dira, hogei minutuko atsedena egiteko. Atsedenaren ondoren, herriko plazarako bidea egingo dute Plaza Berritik. Plazan, azkenik, danborradako pieza guztiak joko dituzte. Amaitutakoan, Gurea pilotalekura joango dira danbor jotzaileak.

Aldapa Lokaleko lagunak, jantziko duten kamiseta horiarekin. (Argazkia: Udala)

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide