Leire Olaberriak bere ekintzaile esperientzia azaldu du Intsaustin

Maxixatzen.eus

Leire Olaberria txirrindulari profesional ohiarekin kafe tertulia izan dute hainbat ekintzailek gaur arratsaldean, Intsausti Jauregian. Olaberriak bere ekintzaile esperientzia kontatu die eta bere bizitza profesionalean beldurrei aurre nola egin dien ere azaldu du.

 

Argazkiak: Iraurgi Berritzen.

Leire Olaberria txirrindularia Olinpiar Jokoetan, Munduko Txapelketan eta Europako Txapelketan hainbat domina irabazitakoa da. Polonian jokatutako Europako Txapelketan, esaterako, urrezko domina eskuratu zuen.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide