Zozketan bildutako diru 5.000 euroak laster bidaliko dituzte Beningo salestarrek Porto Novon eta Cotonoun kaleko umeen alde duten aterperako eta eskolara. Txartel guztiak saldu dira.
Milagros Arrieta zozketaren irabazleak sari bakarrean hauek eskuratu ditu:
Plaza Sport kirol dendako Igor Zubeldia Realeko futbol jokalariaren eta Jokin Altuna pilotariaren elastikoak sinatuta, Baskonia saskibaloi taldearen elastiko historikoa (2010-11) taldeko jokalariek sinatuta, Migel Zubizarreta Bolante eta Maite Agirre Krispin herriko margolarien margolan bana, Joseba jatetxean bi lagunentzako otordua, Elikagune taldeak janariz osatutako saskia eta Xoxote artzain gazta.
Sari horiek familiakoekin partekatuko dituela esan du irabazleak.
Antolatzaileen izenean, mila esker laguntzaile eta partaide guztiei. Eta sarietan aipatatukoez gain, FK kopistegiari, Jaskunde Kooperatibari eta Plaza Sport kirol dendari.