Pintxo-poteko pintxoak jakinarazi dituzte tabernariek

Maxixatzen.eus 2018ko aza. 22a, 13:25

Zurt tabernan eskainiko dituzten pintxoak.

Um Blem Ble tabernarien elkarteko tabernek gaurko pintxo-potean eskainiko dituzten pintxoak jakinarazi dituzte:

 

Pintxo hauek eskainiko dituzte tabernariek gaur, azaroak 22:

Atraskua: urdaiazpikoa tomatearekin eta gilda.

 

Dean: patata tortilla, haragia saltsan eta solomoa tomatearekin.

Etxe-Aitz: oilasko hegalak eta errusiar entsalada urdaiazpiko egosiarekin.

Latz: arrain pastela, urdaiazpiko nahaskia eta bakailaoa ajoarriero erara.

 

Tta-kun: sanjakoboa eta indioilar bularkia atunarekin eta mahonesarekin.

 

Zurt: patata tortilla eta oilasko hostopila tipularekin.

 

Oharra: Gainerako tabernetan ere izango da pintxo-potea, baina ez dute pintxorik jakinarazi.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide