'Welcome!' kale antzerkia eskainiko dute arratsaldean

Maxixatzen.eus 2018ko aza. 22a, 09:11

Gaur arratsaldean Welcome! kale antzerkia izango da herrian. 19:00etatik aurrera, herriko kaleak zehazkatuko dituzte, eta migrazio prozesuari ongietorria egiteko modu bat antzeztuko dute.

 

Welcome! poesia bisuala oinarri duen lan ibiltaria da, barneko edozein migrazio prozesuri ongietorria egiteko modu bat. Enpatiaren hegaldi transhumantea, beharraren bidez sortzen den lotura eta hausnarketa. Bizitzan zehar igarotzen ari den motxila nomada batek aukeren bidaia batean parte hartzeko gonbita egiten du.

Bizitzan zehar igarotzen ari den motxila nomada batek aukeren bidaia batean parte hartzeko gonbita egiten du lan honekin Iñaki Matak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide