EH Bilduren Herri Batzarra izango da ostiralean, Bilgunean

Maxixatzen.eus 2018ko aza. 20a, 13:05

Datorren ostiralean, azaroak 23, Herri Batzarra izango da EH Bilduren Bilgunean. Bi gairen inguruan arituko dira: alde batetik, 2019ko hauteskundeei buruz hitz egingo dute, eta bestetik, 2019ko aurrekontuak aztertuko dituzte. Batzarra 19:00etan hasiko da.

 

Horrez gain, azaroaren 24an, 10:00etatik 13:00etara, Bilgunea —Trenbidearen Zumardia, 15— Urola Erdiko bozketa puntua izango da, EH Bilduko Europako Parlamenturako zerrendaburua aukeratzeko barne hauteskundeetan. Online plataforma bidez egingo da bozketa, baina laguntza behar duenak edo ordenagailua erabiltzen ez dakienak iskribatu eta bozkatzeko aukera izango du Bilgunean.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide