Dantzari Txikien Kalejira egingo dute igandean

Maxixatzen.eus 2018ko aza. 20a, 10:10

San Andres jaien baitan, datorren igandean Dantzari Txikien Kalejira izango da. Kandiola eta Bizkargi dantza taldeetako dantzari txikiak eta Txalkor Txistulari taldeko txistulariek girotuko dute igande goiza. Euria egiten badu, Gurea pilotalekuan izango da ekitaldia.

 

12:00etan, dantzarien eta musikarien bilkura egingo dute Gaztenenean. 12:15ean, kalejira egingo dute Balda Plazara eta 12:30ean erakustaldia egingo dute. 12:45ean, berriz, Plaza Berrin zehar kalejira egingo dute Iriarte Margolaria kalera arte. 13:00etan hasiko da Iriarte Margolaria kaleko erakustaldia eta ondoren eliz atarira abiatuko dira kalejiran. Amaitzeko, erromeria egingo dute eliz atarian.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide