Trenbidearen Zumardia itxi egingo dute, barrakak direla eta

Maxixatzen.eus 2018ko aza. 20a, 11:12

Bihar, asteazkena, Trenbidearen Zumardia kalea itxi egingo dute ibilgailuentzat, 08:00etatik aurrera. 1 eta 9 zenbakien artean ezingo da bertatik ez ibilgailurik pasatu ez eta aparkatu ere. 

 

Sanandres jaiak igaro bitartean barrakak jarriko dituzte bertan, eta kalea erabat itxita egongo da. Ostiral honetan, azaroak 23, jarriko dituzte martxan barrakak, eta abenduaren 4ra arte egongo dira kalean. 1,80 euro balioko du bidaia bakoitzak. Haurren eguna ere izango da sanandres jaietan, baina Udalak ez du zehaztu oraindik noiz izango den.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide