Torrezurin jaso beharko dira Euskaraldiako txapak, gaurtik aurrera

Maxixatzen.eus 2018ko aza. 19a, 10:26

Euskaraldia ariketa sozialean Ahobizi edo Belarriprest bezala izena eman duten herritarrek gaurtik aurrera jaso beharko dituzte txapak, Torrezuri erakustokian. Azkoitiko Euskara Mahaiak azaroaren 19tik azaroaren 22ra bitartean banatuko ditu txapak.

 

Ahobizi eta Belarriprest bezala izena eman dutenek lau egunetan izango dute irekita Torrezuri erakustokia. Astelehenetik ostegunera, goizez, 12:00etatik 13:00etara egongo da irekita, eta arratsaldez, berriz, 17:30etik 19:30era.

1.463 azkoitiar Euskaraldian

Gaur, azaroak 19, 1.463 azkoitiar daude izena emanda Euskaraldia ariketa sozialean parte hartzeko. Izena eman dutenen artean 1.339 Ahobiziak dira eta 124 Belarriprestak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide