Txapelketan hamalau taldek parte hartu zuten, eta lau banda sailkatu ziren finalera: Zizel, Belatz, Nau eta Dekot. Aukeratutako lau talde horiek zuzeneko kontzertuak eskaini zituzten Bilborock aretoan (Bilbo). Azkenean, Belatz taldeak irabazi zuen txapelketa, eta bigarren sailkatu zen Zizel.
Euskal musika sustatzea helburu duen lehiaketa da Azkue Fundazioak antolatzen duen Banden Lehia txapelketa. Musika talde amateurrik onena saritzen du, tokiko taldeak ezagutzera emanez eta, bide batez, euskal musika sarean ere zabalduz.
Hamargarren edizio honetan aniztasuna izan dela nagusi adierazi dute antolatzaileek, bai jatorri aldetik eta bai musika estilo aldetik ere.