Euskal Herriko dantza sueltoko txapeldun ohi azkoitiarrak, Euskadi Irratiako uhinetan

Maxixatzen.eus 2018ko aza. 19a, 19:55

Euskal Herriko dantza sueltoko bi bikote txapeldun Euskadi Irratiako 'Hiri Gorrian' saioan elkarrizketatu dituzte. Tartean, orain 20 urteko Azkoitiko bikote txapelduna: Kimetz Larrañagak eta Eneritz Epeldek osatua. Epelde eta Larrañaga dantzak izan duen bilakaerari buruz aritu dira hizketan irratian.

 

Entzun saioa loturan

 

Azkoitiko Kimetz Larrañagak eta Eneritz Epeldek 1998an, 1999an eta 2000 urteetan lortu zuten Segurako Euskal Herriko dantza sueltoko txapela.

Nestor Basterretxearen garaikurra bikote irabazlearen udaletxean izaten da urte horretan, hurrengo Txapelketa egin arte. Halere, bikote irabazlea ordezkatzen duen Udala sariaren jabe egingo da bikote horrek hirutan segidan edo bost urtez txandaka Txapelketa irabazten badu. Eta, beraz, Kimetz eta Eneritzek lortutakoa Azkoitiko udaletxean dago. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide