Hilaren 22an izango den Xexili Eguna aintzat hartuta, Udal Musika Bandak kontzertua eman du, Kontzejupean. Ikus-entzuleek gogotsu jarraitu dute kontzertua. Hainbat kanta jo ondoren, amaieran Teodoro Ruiz bandako klarinete-jotzailea omendu dute. Ruizek 50 urte egin ditu bandan, eta urrezko intsignia jaso du Ane Plazaola bandako kidearen eskutik. Sonia Vazquez kultura zinegotziaren eskutik. Kontzejupea goraino bete da eta txalo artean hartu dute Ruiz amaieran.