'Kabi biluziak' indarkeria matxistaren inguruko dokumentala bihar, Elkargunean

Maxixatzen.eus 2018ko aza. 18a, 10:55

Kabi biluziak indarkeria matxista erakusten duen dokumentala eskainiko dute bihar —astelehena— Elkargunean. 17:00etan hasiko da dokumentalaren emanaldia.

 

Virginia Senoslainen eta Juan Luis Napalen zuzendaritzapean, filmak indarkeria matxistaren biktima diren emakumeen errealitatea erakusten du. Emakume horien eta tratu txarren aurkako borrokan adituak diren pertsonen testigantzak ere jasotzen ditu dokumentalak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide