Udal Musika Bandaren kontzertua
Udal Musika Bandak, bestalde, Xexili Eguneko kontzertua emango du gaur, Kontzejupean. 12:30ean hasiko da emanaldia, baina 11:00etan abiatuta herriko kaleetan kalejira egingo dute motorrak berotzen hasteko. La Madrugá, Romance Opus 36, 1942 ‘The Conquest of Paradise’, Il Silenzo, L’ Arlésienne, La Máscara del Zorro, No te vayas de Navarra abestiak joko dituzte Kontzejupean.
Trikitilarien kalejirak
11:30ean eta 19:30ean, herriko 30 trikitilarien kalejirak izango dira herriko kaleetan zehar.
Gatillazo eta Korkones taldeen kontzertuak
22:30ean, azkenik, Gatillazo eta Korkones musika taldeen kontzertuak izango dira, herriko plazan. 2005ean Evaristok sortutako Gatillazo musika taldeak Como convertirse en nada azken diskoko eta aurreragoko bost diskoetako punk doinuak plazaratuko dituzte. Korkones musika taldea izango da plaza girotuko duen bigarren musika taldea.
Musika doinuak Adinduen Astean
Zapatuan eta igandean herriko musika taldeak San Jose Zaharren Egoitzara joango dira. Zapatua Boluntarioen Eguna izango da eta 16:30ean Bizkargi Musika eta Dantza Eskolako ikasleen bisita izango dute. 19:30ean, berriz, Iñaki Basabek girotutako afaria egingo dute. Igandean, berriz, Txalkor Txistulari Taldekoen bisita izango dute, 10:00etan.