Leire Olaberriaren solasaldia ekintzaileentzat, datorren ostegunean

Maxixatzen.eus 2018ko aza. 15a, 11:15

Leire Olaberria (Argazkia: Ataria)

Leire Olaberria txirrindulari profesional ohiak bere bizitza profesionalean beldurrei nola egin dien aurre eta nola bihurtu dituen garapen pertsonal azalduko du. Solasaldia ez da irekia izango, ekintzaileei bideratua dago eta bere helburua oso zehaztua dago ekintzailetzara.

 

Datorren osteguneko —azaroak 22— kafe tertulian hitz egingo du Olaberriak. Solasaldia Intsausti Jauregian izango da, 14:30etik 16:30era.

Olinpiar Jokoetan, Munduko Txapelketan eta Europako Txapelketan hainbat domina irabazitakoa da. Polonian jokatutako Europako Txapelketan, esaterako, urrezko domina eskuratu zuen.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide