Mireia Gabilondoren zuzendaritzapean, Itziar Atienza, Aitziber Garmendia, Sara Cozar, Getari Etxegarai, Leire Ruiz eta Naiara Arnedo dira ekoizpen honen protagonista.
'Erlauntzak' antzezlanaren sinopsia
Txikitako lagun koadrila bat asteburu pasa joango da landetxe batera beraietako baten ezkon aurreko agurra ospatzera. Urteak ordea ez dira alferrik pasatzen eta elkarren arteko lotura estua sentitu arren, ezer ez da garai batean bezala; edo bai…
Asteburu “eroa” izan behar zena, are gehiago erotuko da; trapu zaharrak, esan gabeko gauzak, esandakoak, alkohola, droga eta erlauntz bat. Esaten da erleak direla animalien erreinuan hobekien komunikatzen diren izakiak. Eta dantzan komunikatzen omen dira…
Sarrerak salgai zapatuan
Sarrera guztiak zapatuan jarriko dira salgai, eta antzezlana hasi aurretik erosi beharko dira Baztartxoko leihatilan, 8 eurotan.