'Another day of life', 'El reino de los elfos' eta 'Welcome' filmak ikusgai asteburuan, Baztartxon

Maxixatzen.eus 2018ko azaroaren 14a

Datorren asteburuan, hiru film emango dituzte Baztartxo Antzokian. Another day of life, El Reino de los Elfos eta Welcome filmak eskainiko dituzte ostiraletik datorren astelehenera bitartean.

 

Ostiralean, 22:00etan, zine forumari dagokion Another day of life filma emango dute. Zapatuan ez da izango film emanaldirik, Baztartxoko eszenatokian Erlauntza antzezlana taularatuko dutelako. Igandean, 17:15ean, El Reino de los Elfos haurrentzako filma izango da ikusgai antzokian. 19:30ean, berriz, Welcome filma emango dute. Astelehenean —ikuslearen eguna— Welcome filma eskainiko dute, 20:00etan. Ikusi jarraian film guztien bideo aurrerapena:

- Another day of life:

 

- El Reino de los Elfos:

- Welcome:

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide