Protesta jendetsua egin dute pentsiodunek Kontzejupean

Maxixatzen.eus 2018ko aza. 12a, 12:23

Elkarretaratze jendetsua egin dute gaur —astelehena— Kontzejupean. «Pentsio duinak» eskatu dituzte, beste behin, dozenaka pentsiodunek eta erretirodunek udaletxearen aurrean. Ordu laurden inguru egon dira bilduta, pentsio duinen alde zioen kartela eskuetan hartuta. Datorren astelehenean ere ordu eta leku berean elkartuko dira erretiratuak. Kontzentrazioa txalo artean amaitu dute elkartu diren herritarrek

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide