Eneritz Arrieta lau eta erdiko azken kanporaketa fasera sailkatu da

Maxixatzen.eus 2018ko aza. 12a, 10:22

Arrieta, Arrizabalaga eta Arrate. (Argazkia: Emakume Master Cup)

Eneritz Arrieta (Azkoitia, 1986) pilotari azkoitiarra Lehen Mailako Emakume Master Cup txapelketako azken kanporaketa fasera sailkatu da. Bi partida jokatu zituen Arrietak; lehena irabazi egin zuen, eta bigarrena galdu. Emaitza horien ondorioz, Zallako azken kanporaketan izango da Arrieta.

 

Arrietak 18 eta 4 menderatu zuen Arrate Bergara bergararra, eta Olatz Arrizabalaga binakako txapeldunaren aurka 18 eta 8 galdu zuen. Elgetan jokatu ziren kanporaketak, eta bederatzi pilotari sailkatu ziren hurrengo fasera. «Uste nuena baino hobeto» aritu zela aitortu du Arrietak sailkapena lortu eta gero. Zallan (Bizkaia) jokatuko dituzte hurrengo kanporaketa partidak azaroaren 25ean, eta bederatzi pilotarietatik lau sailkatuko dira finalerdietara. 

Bizkaia Txapelketaren finalean

Datorren zapatuan, bestalde, Bizkaia Txapelketaren finala jokatuko du Eneritz Arrietak. Arrieta Leire Etxaniz binakako eta lau eta erdiko txapeldunarekin arituko da Maite Ruiz de Larramendi eta Amaia Araiztegi bikotearen aurka. Arrizabalaga eta Ruiz de Larramendi 22 eta 22 menderatu zituzten azaroaren 9an, Bilboko Miribillan. Bilboko Finala Bilboko Bizkaia Pilotalekuan jokatuko dute, 17:00etan. ETB4 kateak zuzenean eskainiko du finala.

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide