Elkarretaratze isila eta lore eskaintza, Oroimenaren Egunean

Maxixatzen.eus

'Oroimenean' monumentuaren ondoan egin dute elkarretaratze isila.

Gaur, azaroak 10, dozenaka herritarrek parte hartu dute Oroimenaren Eguna ospatzeko egin den elkarretaratze isilean. Udalak deitutako ekimenean, bost minutuko kontzentrazioa egin dute Intsausti Jauregiko zelaietan dagoen Oroimenean eskulturaren alboan. Javier Zubizarreta alkarteak lore eskaintza egin du elkarretaratzea amaitutakoan. 

 

 

Herriko biktima guztien memorian, Oroimenean monumentua 2007an jarri zuten Intsausti Jauregiaren aurrean. 

 

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide