Helmugara iritsi diren lehen gizonezkoak eta emakumezkoak Kurutzia baserriak emandako produktuen otarre bana jaso dute, eta partaide guztien artean beste hainbat sari ere banatu dituzte.
San Martin eguna, bihar
Bihar, igandea, kanpai hotsa izango da nagusi Azkoitiko herrian. Usadioari jarraituz, ehunka lagun igoko dira San Martin auzoko ermitara kanpaia jotzera. 12:00etan meza izango da eta eguna ospatzeko, bertako Ondaregunean edo arkeologia museoan bisita gidatuak eskainiko dira 13:00ean eta 17:00etan, Juan Bautista Mendizabalen eskutik. Gunea bisitatu nahi dutenentzat zabalik egongo da 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.