Juaristi 30 urtez bizi izan zen Oiartzunen, eta Oarsoaldeko Hitzan azkoitiarrak azaldu duenez, Oiartzunek «asko» eman dio Juaristiri, eta liburuaren oparia «nolabaiteko eskertza modua» dela esan du.
Jose Miguel Saizar eta Joseba Urretabizkaia idatzi dute Atano X Gorputzez txikia, erraldoia kantxan liburua. Besteak beste, esku pilotako buruz buruko txapelketa irabazi zuen azkoitiarrak, 1966an eta 1968an. 1967an eta 1969an txapeldunorde izan zen azkoitiarra. Oiartzunen ere arrastoa utzi zuen Luziano Juaristik. Jose Joakin Mitxelena bertsolariarekin batera Atamitx jatetxea ireki baitzuen.