Mikologi Elkartearen aurrean hasiko da lasterketa, eta parte hartzaileek ermitako kanpaia jotzearekin batera amaituko dute proba. Izen-ematea ordubete lehenago irekiko dute antolatzaileek. Hori horrela, parte hartu nahi dutenek 10:00etatik aurrera eman ahal izango dute izena elkartean, sei eurotan.
Helmugara iristen diren lehen gizonezkoak eta emakumezkoak Kurutzia baserriak emandako produktuen otarre bana jasoko dute, eta partaide guztien artean beste hainbat sari banatuko dute. Lasterketa amaitzen denean, hamaiketakoa egingo dute elkartean.
San Martin eguna, igandean
Igandean kanpai hotsa izango da nagusi Azkoitiko herrian. Usadioari jarraituz, ehunka lagun igoko dira San Martin auzoko ermitara kanpaia jotzera. 12:00etan meza izango da eta eguna ospatzeko, bertako Ondaregunean edo arkeologia museoan bisita gidatuak eskainiko dira 13:00ean eta 17:00etan, Juan Bautista Mendizabalen eskutik. Gunea bisitatu nahi dutenentzat zabalik egongo da 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.