San Martingo Ondaregunean bisita gidatuak egingo dira igandean

Maxixatzen.eus 2018ko azaroaren 7a

Igande honetan, azaroak 11, San Martin eguna ospatuko da. Usadioari jarraituz, kanpai hotsa entzungo da egun osoan zehar. 12:00etan meza izango da eta eguna ospatzeko, bertako Ondaregunean edo arkeologia museoan bisita gidatuak eskainiko dira 13:00ean eta 17:00etan, Juan Bautista Mendizabalen gidaritzapean.

 

Bestela ere, gunea bisitatu nahi dutenentzat zabalik egongo da egunean zehar, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide