Elkarretaratze isila deitu du Udalak Oroimenaren Egunerako

Maxixatzen.eus 2018ko aza. 7a, 10:30

Udalak elkarretaratze isila deitu du datorren zapaturako —azaroak 10—, Oroimenaren Eguna ospatzeko. Bost minutuko kontzentrazioa egingo dute Intsausti Jauregiaren aurrean dagoen Oroimenean eskulturaren aurrean, 12:00etan. 

 

Udalak dei egin die herritar guztiei ekimenarekin bat egiteko. Herriko biktima guztien memorian, Oroimenean monumentua 2007an jarri zuten Intsausti Jauregiaren aurrean. Udalak lore eskaintza egingo du datorren zapatuko elkarretaratzea amaitutakoan. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide