Jabier Arenasen 'Urola Ibaia' dokumentala ikusgai zapatura bitartean

Maxixatzen.eus 2018ko aza. 6a, 11:15

Jabier Arenasek egindako Urola Ibaia dokumentala eskainiko dute Elkargunean, zapatura bitartean. 37 minutuko emanaldia da Arenasek egindakoa. Azpimarratu dute antolatzaileek dokumentala «adin guztietako pertsonentzat» dela, eta «oso ondo dokumentatuta, irudi ederrez eta gidoi dotoreaz hornitua» dagoela.

 

Emanaldi guztiak Elkargunean izango dira. Astelehenetik ostiralera bitartean, 17:00etan, 18:00etan eta 19:00etan emango dute dokumentala. Zapatuan, berriz, 11:00etan, 12:00etan eta 13:00etan eskainiko dute.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide