'Txikia IV.a'-k aurrera egin du Urrezko Aizkolari Kopan

Maxixatzen.eus 2018ko aza. 5a, 13:35

Julen Alberdi 'Txikia IV.a' eta Ruben Saralegi.

Julen Alberdi 'Txikia IV.a'-k Urrezko Aizkolari Kopako kanporaketa "Eusko Label Saria" jokatu zuen Ruben Saralegiren aurka joan den zapatuan, Mallabiko pilotalekuan, eta Alberdik aurrera egitea lortu zuen.

 

Hamar kana erdiko mozteko 28 minutu eta 24 segundo behar izan zituen azkoitiarrak. Ruben Saralegik, berriz, 33 minutu eta 37 segundo behar izan baitzuen lana bukatzeko. Alberdik egindako denbora horri esker, Saralegi kanporatu zuen eta txapelketan aurrera egingo du azkoitiarrak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide