Zaborra ibaira botatzea debekatuta dagoela gogorarazteko bandoa zabaldu dute

Maxixatzen.eus 2018ko aza. 4a, 09:55

Zaborra ibaian. (Argazkia: Gorka Alberdi)

Udalak eta Urola Erdiko Mankomunitateak bandoa zabaldu dute herriko hainbat auzo eta kaletan, zaborra ibaira eta errekara ezin dela bota gogorarazteko. Bide batez, araua hausten duenak izan ditzakeen isunak zein diren jakinarazi dute bandoan. Zaborra ibaira botatzen duenak 2.000-10.000 euro arteko isuna jaso dezake.

 

Gorka Alberdi ibaian eta erreketan dagoen zabor kopurua gizarteratzeko lanetan ari da, eta hori ikusita Udalera jo zuen, elkarlanean zerbait lortu asmoz. Udalak, Urola Erdiko Mankomunitatearekin batera, bandoa zabaldu du ibaitik gertu dauden herriko hainbat etxepetan, zaborra ibaira botatzea debekatuta dagoela zehaztuz.

Bandoak dioena

«Azken aldian zenbait bizilagunek zabor poltsak zuzenean ibaira botatzen dituztela antzeman dugu. Hori egitea guztiz debekatuta dago, ingurumena, osasun baldintzak eta herriaren txukuntasuna kaltetzen dituelako.

Ohar honen bitartez, Azkoitiko Udalak eta Urola Erdiko Mankomunitateak jakinarazi nahi dizue arau hauste hau egiten duena nor den jakiteko neurriak hartuko dituztela.

Zaborra ibaira botatzea arau hauste larritzat jasoa dago Urola Erdiko Mankomunitatearen hondakinen ordenantzaren 41. artikuluan, eta erantzuleak 2.000,01 € eta 10.000€ arteko isunari egin beharko dio aurre».

Ikusi Alberdik erreketatik eta ibaietatik ateratako zaborra:

 

Erlazionatuak

Leihotik ibaira

Maxixatzen.eus 2018 aza 01 Azkoitia

Kaletik ibaira eta errekara

Maxixatzen.eus 2018 aza 01 Azkoitia

Urola ibaitik jasotako hondakinak

Maxixatzen.eus 2018 aza 01 Azkoitia

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide