Santu Guztietarako prestatzen hasi dira herritarrak

Maxixatzen.eus

Hasi dira herritarrak loreak erosi eta hilerrira joan-etorriak egiten.

Azaroaren 1a, Santu Guztien Eguna da biharkoa, eta ohiturari jarraituz, hainbat kristau joan ohi da kanposantura lore sortak utzi eta hildako senitartekoei eta lagunei otoitz egitera. Hilerria irekita egongo da goizez eta arratsaldez, 08:00etatik 21:00etara.

 

Bestalde, azaroaren 1a jai eguna izanda, igandeetako ordutegian egongo dira bihar mezak:

09:00etan, Santa Klaran; 09:30ean, Floreagan; 10:00etan, Parrokian gaztelaniaz; 10:00etan, Urrategin; 11:00etan, Parrokian euskaraz; 11:00etan, Martirietan; 11:00etan, San Jose egoitzan, eta, azkenik, 12:00etan, Floreagan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide