Esteban Antxustegi Adiskide Numerario izendatuko du zapatuan Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak

Maxixatzen.eus 2018ko urr. 31a, 10:33

Intsausti Jauregia.

Zapatu honetan, azaroak 3, Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak Adiskide Numerario izendatuko du Esteban Antxustegi Igartua (Donostia, 1957) EHUko irakaslea eta ikertzailea. Ekitaldia 12:00etan hasiko da Intsausti Jauregian.

 

Sarrera ekitaldia egin ondoren, Joseba Jatetxean bazkalduko dute. Bazkarirako izen-ematea zabaldu dute, eta bertaratu nahi dutenek 649 12 48 20 telefonora deitu edo comisiongipuzkoa@bascongada.e.telefonica.net helbidera mezua idatzi beharko dute. Bazkaria 30 euro ordaindu beharko da.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide