Herri Lasterketan izena emateko epea zabalik

Maxixatzen.eus

Azaroaren 24an izango da Raka Maraton kirol elkarteak antolatzen duen XIV. Azkoitiko Herri Lasterketa. Izena emateko epea zabalik dago, azaroaren 23ra arte. Internet bidez, herrikrosa.eus helbidean eman daiteke, eta Elkargunean.

 

Izena aurrez ematen dutenek hamar euro ordaindu beharko dute, eta egunean bertan, lasterketa hasi baino ordubete lehenagora arte, hamabost euro. Izena ematen duten guztiek kamiseta jasoko dute opari.

Lasterketa 16:30ean herriko plazan hasiko da, eta leku berean amaituko da. Urteroko ibilbidea izango du probak. Lehendabizi, itzuli txiki bat egingo dute herri barruan, eta, gero, bi itzuli handi egingo dituzte. Guztira, hamar kilometro egin beharko dituzte korrikalariek. Proban parte hartzeko, 16 urte izan behar dira gutxienez, 2018ko azaroaren 24a baino lehen beteak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide