Reyes Azkoitia aurrera lau eta erdiko txapelketan; Amaia Aizpuru, kalera

Maxixatzen.eus

Reyes Azkoitia, eskuinean. (Argazkiak: Emakume Master Cup)

Emakume Master Cup txapelketako promozioko lau eta erdiko kanporaketa partidak joan den igandean jokatu ziren, Abadiñon (Bizkaia). Reyes Azkoitia (Azkoitia, 1952) eta Amaia Aizpuru (Azkoitia, 1995) pilotari azkoitiarrak kanporaketa partidetan izan ziren, eta biek emaitza desberdinak lortu zituzten.

 

23 urteko Amaia Aizpuru txapelketatik kanpo gelditu da, baina 66 urteko Reyes Azkoitia hurrengo fasera sailkatu da. Hurrengo kanporaketak Gordexolako (Bizkaia) pilotalekuan jokatuko dira datorren igandean, 10:30etik aurrera.

Amaia Aizpuru, eskuinean.

Eneritz Arrieta, Lehen Mailan

Eneritz Arrieta pilotari azkoitiarra Master Cup Txapelketako lau eta erdiko Lehen Mailan lehiatuko da. Azaroaren 11n hasiko dira Lehen Mailako kanporaketak, Elgetan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide