Kontzejupean elkartu dira pentsiodunak

Maxixatzen.eus

Pentsiodunak, Kontzejupean. (Argazkia: Maxixatzen)

Gaur, astelehena, pentsiodunak eta erretirodunak Kontzejupean elkartu dira «pentsio duinak» eskatzeko. Euriari aurre eginez, Kontzejupean egin dute gaurko kontzentrazioa. Ordu laurden inguru egon dira bilduta, pentsio duinen alde zioen kartela eskuetan hartuta. Datorren astelehenean ere ordu eta leku berean elkartuko dira erretiratuak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide